Imprimir

Baseŕitar bat, semez Amorotokoa, ohituraz aho-zikina zan. Bere izenik etxaku eldu, ezizena bai:

Kiŕu. Berban berban birao-antzeko zerbait esaten eban: batean deabrua, bestean Tximiztea, bestean Baŕabasa, bestean Madarikatua... ta abar.

Garizuma-azken aldean, oi ebanez, konpesanarioan belaunikatu ta barua ustu ebanean, abadeak arimearen osagaŕitzat birao bakotxeko peseta biko mezea arimai atarateko agindu eutsan.

Ordutik auŕera Kiŕri aoa garbi garbi egin dakon. Bein burdiaz mendian gora otatan yoala, otaz ondo zamatuta gero, auŕeko larakotik askatuta, ¡bera ta bera etxakon burdia asi! Kiŕuk orduan ezpanai aginka

- Badaroek, badaroek -ziñoan.

- ¿Zer edo nok daroak, Kiŕu? -itandu eutsen batzuk.

- Infernuko demoniño ta baŕabas guztiak nire burdia aŕapaladan daroek -izan zan Kiŕuren erantzumena.

Uŕengo egunean peseta biko mezea esan eban Amorotoko paŕokuak.

María Josefa Izpizua, de Gabika.