Imprimir

SENAR-EMAZTE, seinik bagako, ikazgintzan bizia nekez auŕera eroen biri, egunik etxaken igaroten pexada bagarik. Irutarik bitan yazoten eztana, senaŕa zan etxe tutu atako izkaldi geienen ituŕia. Ezeutsan, baina, emazteari arpegi artzen (ezin eukean-ta) alpeŕeriagaitik (maratz-maratza zan) ez ordikeriagaitik (urak lenago bere ezeban inor orditzen) ez min-askatuegia zalako Misinoe batzuetan burulan sarta ekion senaŕari emakuma batek, lenengoak, ekaŕi euskuzala gura atsakabe ta neke, gose-egaŕi, eri ta eriotza, munduko gora-béra mingaŕi guztiak. Eba zazpi bidar aitatu bagako egun gitxi izaten ziran etxe atan.

-Aingeru ezpataria neu izan banintzon, bera ilgo ñonan nik eta kitu. ¡Emakumea izan bear yonan gauza ona izateko!

Geienean isilik egoten ekion ikazgiñari emaztea. Batzuetan, oŕegaitino, ezeban atzerako bagarik izten.

-Eba, zorioneko eta txaŕeko Eba ori, eure ama be(re) bazoan. Bera, bakaŕik egon balitzok, etxoan ak obenik egingo; baina an yeukan kaltzandi, an yeukan Adan ¡eta yakiña! Bata ikusguratxóa, bestea yatun, salobre, beteeziña; ta bien artean sagaŕa azal ta guzti klak baŕura.

Onelangoxe izkaldi baten bitartean, batak esan ta besteak erantzun, Eba ta, Adan ao-minean erabilezala, eŕege eizari bat ikaztoiondoan agertu ekioen. Euren zuŕu-muŕu ta ezta-bada zolia zegaitikoa zan yakieran,

-Gizagaixo andiok, erdu neure yauregira bizi izatera —esan eutsen.

Lotsa goŕítan, pozaŕen bazan bere, tipitapa, tipitapa, yoazan biak eŕegeren ondorik. Yauregian sartu ziranekoxe, oŕatzetik arako soineko edeŕak yantzi eraginda, amesetakoak zirudien-logela, langela ta bazkalgelak aukeran ípini eutsezan. Eŕegek, oŕegaitino, euren soineko ketsu urtetsuak arduraz gorde eragin ebazan. Yauregiari egokion baratze muga bagakoan une zabal ikusgaŕi, zuraritzez loraz ta arnariondoz ederto ornidua, euren atseginerako izentau eutsen.

Beste autugai askoren artean auxe bein baino saŕiago esan eutsan senaŕak emazteari:

-Mari, amaika bidar txutxu eragin daunat, Eba zala ta etzala; baina neure ekinari eskeŕak gaiagonaz gu zer nai ta axe daukagula. Bestela zer? oraintxe be ni txondoŕari ta i lapiko okela bagakoari puzka.

Eŕegek iru-lau bat ikustaldi egin eutsezan; ta —gauzeak ekaŕena-- gero baino gero pozez beteago ta sinistu ezinago aurkitzen ebazan bere magalpekoak.

Bein, auŕetiaz atean ots eginda, yauregiko otsein bat sartu ekioen, besapean zur edeŕezko kutxatxo bat ekaŕela.

-Eŕege nire ugazabak bere izenean kutxatxo eder au euki dagizuela dirautsue; baina bein bere ez zabaltzekotan. Bestela zoriona galduko dozuela.

Oinaulki baten ganean ekarkizuna itzita, burua makurka iru bidar erabiliaz alde egin eutsen otseinak.

Emazteari lenen otu ekion-gogamena:¿Zer etedauko?» Izan zan. Burueratxo au, luzaro ausnartuta, senarari azaldu eutsanean:

Begira gero, Mari —erantzun eutsan senaŕak--, ikuturik bere ezegion gauza oŕi egin.

Lenengo eguna zelanbait gautu ekioen kutxako baŕi yakin bagarik. Uŕengo eguna zabaldu zaneko, oŕaztu baino bere lenago, kutxa-ondora uŕeratu zan emazt.ea ta esku biakaz baretxe goratuta:

-Peru —esan eutsan ezkontideari----, arin-arina dok. Zer etedaukak?

-Mari, gero, begira gero: oste rantzean aaaa

Peru, argia sartzeko bastean zabalduko doat.

Ezetz.

Inok etxok yakingo.

-Uŕeratu banakin, uŕeratuuuu...

Goizerdian, gosari edeŕari betiko bidea emonda gero, baratzean, batean ara bestean ona, astiro ta galanto, bene-benetako andikien eran ebilzala, emazteak, baŕiro bere, Kutxea aitatu eutsan. Esanen esanaz zuritu eban Peru: batak geri-geri zabalduko eban, argi-aritxu bat sar txeko doi-doi; besteak baŕura ondo begiratu-artean.

Peru, oratu euk.

-Nik ezin donal, Mari; naiago neuken egur-txondor bat metatu, lenagoko antzera.

Dardar ñagon na zan au.

Epel, ikaroŕ, gizon bere ezaz i. Neuk zabalduko doat zirika zirika, argitarago eroanda.

Marik kutxeari estalkia goratu eutsaneko txiŕŕŕist eginda sagutxo zé zé buztan-luze bat urten, zazkardian sartu ta ostendu daken. An eragoioen senar-emazteak 1aŕi, pistitxoa atxitu nairik. Eŕege goian euken zelatean. Alango baten, eŕegek eju egin eutsenean, berari begira zurbil ta margul gelditu ziran.

-Zer darabiltzue oŕen arduratsu?

-Jauna —erantzun eutsan geroagogaŕenean eta motelik emazteak—, jauna: arazo bagakoak zetan edo atan astia emon bear dabe ta...

Eŕege leiotik baŕura sartu zanean, Peruk aopean Mariari:

-Galduak gaitun —esan eutsan.

Lasterko eurakanatu daken eŕege. Lenengo lenengo egin ebana kutxea eskuan artu ta zabaltzea izan zan.

-Nun da baŕuko mutikoa? —itandu eutsen.

-Peru isilik Mari itz egin ezinik.

Nun dozue nire sagutxo txanbelina?

-Jauna, nirea ezta eŕua. Neure emazte ikusgura, nunzebaŕi...

Eba beti Eba —esan eutsan Eŕegek Mariari.

Peruri gero:

Eta Adan beti Adan.

Eŕege geiagoko bagarik urtenda, berealantxe sartu zan auŕeguneko ogipeko, sagua eban otseina.

Eŕege nire ugazabak zeuen soineko zaŕok ekarteko esan daust. Yantzizuez ta etoŕi zintzazen bidetan baŕuna zoaze zeuen etxera.

Eta senar-emazte arek, maŕoiz maŕoiz yantzita, egur-txondoŕai su emoten igaro ebezan euren ilararteko egunak.

Mercedes N., de Garay.