Imprimir

Arratiako Igorre (erdaraz Yurre) deritzon herrixkan, Garamendi izeneko etxe baten gizon handi bat, itzela, Txilibristo zeritzona, bizi zen. Indarra bazeukan, indarra! Jesus, Maria eta Jose! Urkusutik gora Garamendira gurdia lepoan ematen zuen eta kontuak atera. Errekondo batean orrazi bat, lamina orrazia, aurkitu zuen behin eta golkoan aurrera joan gure Txilibristo. Lamina batek esan zion:

Txilibristo, ekar ezazu orrazia,
bestela nik egingo dut zure bizia.

Txilibristok lamina lepotik hartuta etxera, Garamendira, eraman zuen. Lamina hau beste guztiak bezala esnezale hutsa zen. Egunak eta egunak eman zuten etxekoek, bahituta zuten pizti harri ezer atera ezinik. Mutua zirudien. Behin, bera su ondoan zegoela, esnea eltzean irakiten hasi zen. Laminak esnea alperrik galdu ez egiteko, berba egiten hasi zen, hauxe zioela:

- Zuria gora, zuria bera.

Etxekoak orduan gehiago hitz zezan gogor hartu zuten. Batek lamiak nola galdu zitekeen galdetu zion. Hauxe erantzun zuen:

- San Juan goizean jaiotako bi txekor nabar goldeaz errekan ibilita galdu daitezke lamiak.

Auzoz auzo behingo baten zabaldu ziren lamiaren hitz horiek, eta Arratiako korta guztiak arakatu zituzten San Juan goizeko txekor nabar horien bila. Gaineko egunetan inguruko zokorrak hausten ari balira bezala gogoz aritu ziren txekorrok errekan goldea erabiltzen, lamiak uxatu nahian. Orduz geroztik ez da inguru haietan lamina bat bera ere azaldu.

Oído a un natural de Yurre (Arratia).

Created and designed by Euskomedia.org