Imprimir

ARATIAR batek luzaro garun-artean asmo andi bat erabilen: Aranozti Gorbeyara, Gorbeyati Lekandara ta inguru aetako mendirik mendi txorien antzera egaz ibiltea. Oretarako, kainubera me meak aikari lotuta, ego andi bi egin ebazan. Egaz ibilten asteko bear eban guztia gertu eukala, buruak emon eutsanean, auzo ta adiskide batzui ots egin eutsen, Egoak andiak izanaren, astunak etziralako edo, lau adiskideren artean eraz Aranotz-burura eroan al izan ebezan.

An, asmalariari ego biak ondo lotu eutsezanaz batera,

-Ortxe az, bada -esan eutsen.

Egazti bariak (giza-egaztiak) aranoak ikusten euazan legez, pla pla pla eginda, bere burua Aranotz- ganetik aizetara egotzi (botau) eban. Gizagaisoa, Jesus Amen esan -orduko, lurera yausi ta Ituriotz-ondaragino bilinbalaunka eldu zan. Luzaro egon zan mutik egin ezinik, noiz ilgo legetxez. Batzuk iribare eginaren, bere adiskide geienak lari egozan. Etziran gitxi poztu begiak eta ezpanak zabalduten ikusi ebenean.

-Bizi az, Martolo?

-Mutilak -onetxek izan zirean Martoloren lenengo berbak-: gauza bat... aiztu datak eta nik.., nik... ezin egaz ondo egin.

-Zer aiztu dak bada?

-Buztana, txori guztiak... buztandunak... dozak-eta.

Eztakigu bigaren azaiadarako azurak Martolori oso gelditu ete dakazan. Askok uste dabe beintzat lenengo aeroplanua aratiar batek asmau ebala.

Domingo Azkoeta, de Zarátamo.