Imprimir

 

Artalde batetik ihesi zihoazen bi ahari. Baso batetik igarotzerakoan otso bat atera zitzaien eta zera esan zien:

- Benetan esaten dizuet bietatik bat jan behar dudala

Hura entzuterakoan, ahariak negarrez hasi eta erostatzen esan zioten:

Batek:

- Utz nazak ni

Besteak:

- Ez nazak ni jan

Otsoak, asetzeko prest egonik, esan zien:

- Isildu zaitezte; erabaki zuen artean zuetako nork izango den.

Bertan erabaki zuten ahariek eta esan zioten otsoari:

- Egon zaitez hemen geldirik; gu zure bi aldetara jarriko gara. Hamabi pausu atzera egingo dugu, eta aldi berean hasiko gara korrika, eta zuri musu ematera iristen den lehenengoa bizirik utziko duzu

- Ongi – esan zien otsoak – baina berehala izan dadila

Jesus batean egin zuten ahariak euren agerraldia: korrika, biak aldi berean iritsi ziren eta musu ematerakoan, otsoaren hesteak atera eta saihets guztiak pilatu zitzaizkien puskaturik.

Garaipen ikur bezala, ahariek horrela esan zioten otsoari:

- Aholku hau ematen dizuegu egin nahi zenigunaren truke. Gorde ezazu gutaz asetzeko gogoa, berriz agurtzen zaitugun arte.

Puzker bana bota zioten sudurretatik eta euren bidea jarraitu zuten.

Mariano Mendigacha (Bidangoz).