Imprimir

Santomasetan etxe eta lur-jabeari urteko errenta eman behar izaten zaio eta estu egoten dira egun horietan maizterrak. Santomas batzuetan, estutasun honetantxe zeudela, dirua aurreratzen hasi behar zutela gogoan sartu zitzaien olagizon batzuei. Horretarako, ardoari uztea behar beharrezkoa zela eta urzale izatea erabaki zuten. Ardoa lehenengo aitatzen zuenak aroa bat baba zeukan multa (isuna).

Behin, ohi bezala, eguerdian babak jaten olagizonok zeudela, beretako batek, iraileak (iyeleak), ardo gabe ezin jan zituen; eta edateko zeukan gogoa nolabait esan nahi eta ardo izena aitatu gura ez... eta honela agertu zuen bere guraria:

- A Mutilak! Honelakoa halakoarekin ez genuke txarra.

Maisuak gero:

- Honelakoa halakoarekin? Gatzemailea doala zahatoarekin.

Handik aurrera ardoari jarraitu eusten eta dirurik gabe joaten ziren Santomasetan etxera.

 Mariano Iriondo, de Alzola (Elgoibar).