Imprimir

Bi Oroz-Betelutar, zenbait urtetan ezkonduik zaudenak, elkaŕekin ezin biziz, artsalde apal batez, ilun, nabaŕean, beren apez yaunarengana fan zire, gau eŕanez:

- Jauna, zuk elizaz ezkondu gindituzun bezala, gure ezkontza laxatu ta autsi daukezula xakin dugu. Gau egia balin bada, elkaŕengandik lekutu ta berez bizi nai ginduke.

- ¿Ezalduzie bakerik elkaŕen artean?

- ¿Bakea? Infernuan bezalatsukoa dugu.

Apezak iŕia ezpainetan zuela,

- Bai, ene maiteak -eŕan zakote-; orain infernuan bezala bizitzekoz ta zauren samurtasun ta asaŕekin infernua geroko irabaztekoz obe duzue ezkontza len baino len autsi. Etoŕi zitezte biar mesara, ezkontza-goizean bezala ta eliza-atarian egon. Nik bear direnak einen ditut.

Biramun-goizean, meza-ezkilak xo zuenean, ezkondu gaiek beren alde-aixkidekin eliza-atarira bildu zire. Apeza, tresna edeŕak xantzirik, eliz-mutila gurutzearekin altzinean zuela, agertu zen baita, bi ezkonduak bere ondoan belaunikarazirik, asi ere egin ze marmarozka liburutik latinez leitzen zuelakoan ta berealaxe gizonari buruan eman zako isipuaz kaska... geroxeago emazteari bertze bat. Kaskak azkar ta usutzen asi zirenean, nigaŕez senar-emazteak galde egin zute:

- ¿Gure ezkontzaren laxatzeko otoitz goiek anitz iraunen al dute?

- Nik au baizik eztakit bertzerik: bietatik bat ilartio ezkontzak iraunen duela.

- Goazen bada etxera ta ezkondu ginenean itz eman bezala, bakean ta luzaro bizi giten -eŕan zako emazteari senaŕak.

- Gori einez kenduko duzue orai ta geroko infernua.

Au eŕan ta apeza eleizara mezaren eŕatera sartu ze.

Maximino Iziz, de Iriberri (Villanueva), en Aezkoa.