Imprimir

Zuberoako erretore bat predikuan ari zen egun batez. Mañañi zeritzon atso bat negar mikatzez egon zen prediku bitarte guztian. Azkarki mintzatu zen apaiza (lau kintaleko gizona baitzen) gogor entzuleak hartuz. Mañañi negarrez hunkiturik ikusi zuen. Etxera heldu zenean gelariari Mañañiren bila jateko esan zion, berarekin bazkaltzeko. Lotsaz heldu zen Mañañi, lotsaz mahaian jarri ere.

Apaizak:

- Zergatik egin duzu, Mañañi, hainbeste negar?

Mañañik ez zuen esan nahi. Apaizak ardoa azkarki eman zion. Bazkaldu eta berriz galde egin zion.

Mañañi ardoaz bizkorrago jarrita.

- Jauna, hasi zen esaten, ene astoa duela gutxi erori zitzaigun. Badakizu?

- Bai.

- Lepoko hezurra hautsi zitzaion.

- Baita. Gizajoa!

- Eta hil egin zen.

- Dolugarria duzu, Mañañi, biziki dolugarria.

- Eta egun, zure prediku azkarra entzuten nengoelarik, uste nuen, jauna, ene astoa arrantzan ari zela, eta nik negar.

Etxetik berehala atera zuen jaun erretoreak.

Oído en Zuberoa, de labios de una hija de Ligui.